Espazio bereziak

Donostiak txoko paregabeak ditu, izugarri eder eta bereziak, eta, beraz, aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen ditu bertan egiten diren ekitaldiak berdingabeak izateko. Koktelak, galako afariak edo ongietorri-ekitaldiak paregabeko gertakizunak izango dira honako toki hauetako batean egiten badituzu: Kontxako Badia ospetsuaren pareko "cottage" ingeles batean, Donostian itsasoren ikuspegi berritua ematen duten eta gauez argiztatzen diren bi kubo zeharrargietako foyerrean edo Belle Epoque garaira eramaten gaituen eta urtero zinema-izar handiei harrera egiten dien hotel batean.