Nola mugitu

Autobus publikoak

Donostia jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.

 

Taxiak

Donostiak taxi-flota zabal eta modernoa du, eguneko 24 orduetan jardunean dagoena. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Donostian, beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen. Hortaz, gomendagarriena da taxi-geltoki batera joatea edo telefonoz deitzea:

Taxidonosti 943 46 46 46
Vallina Teletaxi 943 40 40 40
 

Alokairua

Txartel Turistikoa

  • TouristCard hiriko giltza orokorra da.
  • TouristCardek Donostia eta Gipuzkoa bisitatzearen edo benetan ezagutzearen arteko desberdintasuna markatzen du.
  • TouristCardek garraio publikoa erabiltzeko balioko dizulako eta museo, jatetxe eta dendetan aparteko deskontuak lortzeko aukera emango dizu.
sansebastian-card 

 

Donostia ezagutzeko

basque-card

 

Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi ezagutzeko

 

Garraio publikoa

Donostiak hiri-autobusen flota egokia du Dbus konpainiak kudeatzen duena. Autobus horietan azkar eta merke joango zara hiriko mutur batetik beste batera. Kontsulta ezazu zer linea komeni zaizkizun gehien Dbus-en web-orrian.

Ordutegiak

Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30ean hasten dira, eta 22:30ean amaitzen dute zerbitzua. Geltokietan, linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna daude jarrita.

Dbusek "Gautxoriak" izeneko gaueko autobusen zerbitzua ere badu. Gaueko autobusen linea gehienek 00:00etatik 04:00ak aldera arte jarduten dute. Gautxori lineak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan aritzen dira soilik. Gautxori guztiak Donostiako Boulevardetik irteten dira.

 

Aparkalekuak

Donostian, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago daude erabilgarri, hiriko hainbat tokitan banatuak.

parking-donostia-pago                Lur-azpiko ordainpeko parkingak. Aparkaleku libreak denboara errealean.

parking-disuasorio-bus     Doako aldirietako aparkalekuak ere aurkituko dituzu, autobus zerbitzuekin..

ota-tao               Kalean aparkatu dezakezu autoa, baina TAO / OTA gune urdinetan eta denbora mugatuz soilik.